Marokoarrak nagusi Altsasuko Milian

Guaixe 2009ko ekainaren 1a

93 korrikalarik hartu zuten parte larunbatean jokatutako Altsasuko X. Milian, 64 kategoria txikietako probetan eta 29 proba nagusian. Eguraldia lagun, Dantzaleku-Sakana klubeko festa da Altsasuko Milia, ikasturte bukaerako festa, eta horregatik proba honekin klubak Altsasun eta Etxarri Aranatzen dituen kirol eskolen denboraldia bukatutzat eman zuen, primerako giroan. Lehendabizi aurrebenjaminetatik kadete mailara bitarteko lasterketak jokatu ziren Zumalakarregi plaza inguruetan, eta lehiatu ziren gaztetxo guztien artean Razesa dendak emandako bi bizikleta zozketatu ziren. Ainhoa Lopez eta Oier Saldaña izan ziren zortekoak. Horretaz gain Tipi tapa dendak emandako kirol poltsen zozketa ere izan zen eta parte-hartzaile gazte guztiendako merendua. Proba nagusian Zumalakarregi plazako inguruetan prestatutako zirkuituari lau itzuli eman behar izan zizkioten 29 parte-hartzaileek eta marokoarrak izan ziren jaun eta jabe. Bigarren itzulirako lau korrikalari geratu ziren aurrean: Mouloud, Boulame, Amatriain eta Oualla. Milia Urdanetako Zouinat Mouloudek eta Tuterako Jaouad Boulamek jokatutako esprint gogorrean erabaki zen, eta Mouloud izan zen milia batek dituen 1.609 metroak egiten azkarrena (4:35). Boulame bigarrena denbora berean sartu zen, eta Arraizako Raul Amatriain hirugarrena, aldiz, bi segundora (4:37). Emakumezkoetan Tuterako Aicha Bani izan zen azkarrena (5:22), Gasteizko Raquel Llamasi bost segundo eta Maitane Melero iruindarrari 21 segundo atereaz. Mouloud irabazlea Marokoko Selekzioko kidea da 2006. urtetik, 3.000 metro oztopoetan espezialista da eta aurreko astean Kantabrikoko Jokoak irabazi zituen. Pozik zegoen Altsasun egindako lanarekin. "Lasterketa asko gustatu zait" zioen 24 urteko atletak. Boulame laugarren urtez izan da bigarrena Altsasuko Milian, eta hirugarrena izan zen Raul Amatriainek sarritan irabazi izan du Milia. "Ez dakit zenbat alditan, ez dut kontua eman" esan zuen. Euren fideltasuna saritzeko eta probaren 10. edizioa ospatzeko Dantzaleku Sakanak Amatriaini eta Maitane Melerori omenaldi xumea egin zien. "Oso gustuko dudan lasterketa da, eta ahal dudanean etortzen naiz. Eskualde hau oso gustuko dut" adierazi zuen Maitanek. OmenaldiakOmenaldi hunkigarria jaso zuena Daniel Ziordia izan zen, 69 urteko altsasuarra. Bizitza guztia atletismoa bulkatu izana eskertu nahi izan zion Dantzaleku-Sakana klubak. "Klubeko bazkidea naiz, lehen zenbakia du nire karnetak!" esan zuen kontentu. Ziordiaz gain, kirola oso modu berezian bizi duen David Francori errekonozimendua egin zion klubak. Guztiei ohorezko aurreskua dantzatu zieten. Korrikalari guztiek parte hartu izanagatik oparitxoa jaso zuten. Irabazleek 240 euro eta trofeoa jaso zituzten, bigarrenek 120 euro eta trofeoa, hirugarrenek 60 euro eta trofeoa, laugarrenek 30 euro eta bosgarrenek 30 euro. Gainera, sari ederrak zozketatu zituzten parte-hartzaileen artean. Sakandarrak Altsasuko Milian* Gizonezkoak1.Zouinat Mouloud (Urdaneta): 4:3512.Javi Moreno (Altsasu): 5:0813.Juantxo Arregi (Altsasu): 5:1416.Kaxi Estarriaga (Etxarri Aranatz): 5:2718.Jose Ramon Ramirez (5:36)20.Jose Antonio Salgado (5:50)21.Santi Agirre (Iturmendi): 5:5722.Lopez de Goikoetxea (Altsasu): 6:0523.Juan Carlos Perez (Altsasu): 6:0524.David Franco (Altsasu): 7:20Taldeka Altsasu izan zen onena. * Emakumezkoak1.Aicha Bani (Tutera): 5:22KATEGORIA TXIKIAK-Aurrebenjaminak: Mutilak: 1. Eder Ruiz de Egino. 2. Mikel Etxariz. 3. Ander Villalobos.Neskak: 1. Irati Begiristain. 2. Udane Bergara.-Benjaminak:Mutilak: 1. Oihan Perez. 2. Unai Villalobos. 3. Patxi Calleriras.Neskak: 1. Andrea Claver. 2. Ane Bermejo. 3. Saioa Iraizoz.-Kimuak: Mutilak: 1. Ruben Sesma. 2. Gorka Chamorro. 3. Patxi Goikoetxea.Neskak: 1. Nerea Bermejo. 2. Olatz Azazeta. 3. Leire Estarriaga.-Haurrak: Mutilak: 1. Oihan Soto. 2. David Martinez. 3. Raul Claver.Neskak: 1. Sara Ibarrola. 2. Naiara Ibarrola. 3. Ane Cantero. -Kadeteak: Mutilak: 1. Ayoub. 2. Sammad. 3. Aitor Iraola.