Recindsak herrian jarraitzea nahi du udalak

Guaixe 2009ko ekainaren 3a

Aurreko ostegunean egindako udal bilkuran Altsasuko Udalak aho batez onartu zuen Recindsako langileek aurkeztutako mozio bat. Udalak langileei elkartasuna adierazi zien, eta enpresari lanpostuak mantentzeko exijitu zion. Horrekin batera, beste puntu bat jaso zuten non Jose Maria Roig kontseilariari esku hartzeko eskaera egiten dioten lantegiak Altsasun jarrai dezan. Langileek eginen dituzten mobilizazioei ere babesa azaldu zien udalak. Aurretik, langileak udalarekin harremanetan izan ziren. Alkateak Enpresa Departamenduari helarazi zion haien kezka eta, antza, Lan Zuzendaritza Nagusiak Recindsako enpresa batzordearekin harremanetan jartzeko asmoa azaldu du. Herri galdeketaOstalariek eta beste hainbat kolektibok eskatuta Altsasuko festak aurten irailaren 10ean hasiko dira, ostegunarekin. Aldaketa horrek aurtengo balio du soilik. 2.010etik aurrera festen data zehazteko udalak herri galdeketa lotesle bat egitea adostu zuen. Aurreko ostegunean udalak galdeketako galdera onartu zuen, hauxe: Festak irailaren 14tik gertuen dauden ostegunetik astelehenera izatea nahi duzu, asteburua barne dutela, edo, orain arte bezala, irailaren 13tik 17ra izatea nahi duzu?BandoakAltsasuko Udalak bando bidez jakinarazi du aurten etxerako egur lotea eskuratu nahi duten altsasuarrek eskabidea egiteko epea zabalik dutela, hilaren 16ra arte izanen da eskaerak egiteko aukera, beti ere, ezarritako baldintzak betez. Loteak markatu ondoren, ekainaren 18an, 11:00etan, udaletxean haien zozketa eginen da. Eskatzaileak zozketara joan beharko dira eta 15 euroko tasazioa ordaindu beharko dute. Altsasuko Udalak beste bando baten bidez ohartarazi du Erkuden kalean eta Frontoiko zeharkalean aparkatzea debekatuta dagoela. Horren arrazoia Erdialdean egiten ari diren lanak dira. Debekua lanak despeditu arte izanen da indarrean.