Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur goizean Recindsako enpresa batzordea Enpresa, Berrikuntza eta Enplegu kontseilari Jose Maria Roigekin bildu da. Langileen ordezkariek egoeraren berri eman diote Roig kontseilariari. Hark aurreratu die lantegiko zuzendaritzarekin bilduko dela, baina langileei esan die uste duela "egiteko asko ez dagoela". Bilera iraun duen bitartean Recindsako langileek departamentuaren egoitza aurrean bilkura egin dute. Bestalde, asteartean, langileak enpresak Burgosen duen lantegian izan ziren bisitan eta hango enpresa batzordearekin bildu ziren. Jakina denez, Recindsako langileak maiatzaz geroztik mugagabeko greban daude. Haien lantegia ez ixteko eskatzearekin batera, lana KT Kataforesis taldearen beste lantegietara ez eramatea aldarrikatzen dute langileek. 69 pertsona dira greban daudenak, haietatik 52 emakumeak.