Herrian pobreziaren kontrako borrokari bultzada eman nahi zaio

Guaixe 2009ko ekainaren 4a

Asteazkenean Altsasun pobreziaren kontrako udal paktua egiteko asmoz aurreneko bilera egin zen. Pobreziarik ez Nafarroan plataformak deituta zenbait eragile bildu ziren Iortia kultur gunean. Lehen hartu eman horren ondoren batzorde bat sortzea erabaki zen. Hura Altsasuko gizarte erakundeekin harremanetan jarriko da pobreziaren kontrako paktuari bultzada eman eta aurrera egiteko. Lan hori egiten hasiko da batzordea eta hurrengo bilera irailerako deitu dute.