Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi urte dira Altsasuko osasun kontseilua bildu ez dela. Altsasuko Udalak txostena prestatu du, eta, han jasotzen denez osasun kontseilua osatu gabe dago. Udalak prestatutako txostenak dio udalak kontseiluaren lehendakari kargurako Mari Jose Notario izendatu zuela baina ez duela kargurik hartu, "kontseilua osatzeko lehen bilera lehen arretako taldeko zuzendariak deitu behar duelako". Bilerarik ez denez deitu, kontseiluko presidenterik ez dela onartu dio txostenak. Mari Jose Notariok esan digunez, "hainbat bilera egin ditut Maria Antonia Urra arduradunarekin. Aste honetan berarekin hitz eginen dut berriro gaiaz". Zinegotzi sozialistak esan digunez, "inork ez du zentroko zuzendaritza hartu nahi".