Basoitxi ingurua ezagutzen

Guaixe 2009ko ekainaren 12a

Altsasuko Kima euskara taldeak 3. ibilbide botanikoa antolatu du. Beraz, Altsasu inguruan paseotxo bat eman eta, bidenabar, landare eta zuhaitzak gertutik ezagutzeko aukera berria izanen dugu. Aurreko txandetan bezala, larunbaterako jarri dute hitzordua. Baina biharkoan bada aldakerik: oraingoan goizez izanen da. 11:00etan geratu dira, Otadiko ermita ondoan. Han bildu eta Basoitxi, Santa Luzia sakan eta San Pedro zelai aldera joko dute.