Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, ekainaren 14an, Kluben Arteko Federazio Txapelketa hasiko da Altsasuko Zelandi Kiroldegian, goizeko 10:30etik aurrera. Nafarroako Gimnasia Erritmikoko Federazioak antolatzen du, eta azaroan jokatuko den Estatuko Txapelketara joango diren Nafarroako gimnastek hartuko dute parte. Sakanako Iskiza klubak haurren mailako talde bat aurkeztu du. Bestalde aipatzekoa da igandean Nafarroako Kirol Jolasen Gimnasia erritmikoko finalak jokatu zirela Ezkabarteko kiroldegian. Bertan aritu ziren Iskiza klubeko hiru taldeek lan ederra egin zuten. Horren isla, benjaminak bigarrenak izan ziren sailkapen orokorrean eta kimuak hirugarrenak. Erakustaldia eta izena emateko epea zabalikKurtsoa bukatzear dago eta Iskiza klubak ikasturte bukaeran egin ohi duen erakustaldia ekainaren 18an izanen da, Altsasuko Zelandi kiroldegian, 18:00etan. Ildo honetan, gogoratu beharra dago hurrengo denboraldiari begira aurre inskripzioa egiteko epea zabalik dagoela, ekainaren 18ra arte. 4 urtetik aurrerako haurrek eman dezakete izena, 609 437 686 telefonoan.