Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Alderdi Sozialistak ohar bat zabaldu du eta hartan berretsi du Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko zuzendaritzak langileei soldata %20 igo nahi diela. Sozialistek diote hala onartzen dela "langileek herrian zabaldu duten oharrean ere". Sozialistek langileen soldataren igoeraren kontrako botoa eman zuten bitartean, gizarte zerbitzuetako zuzendaritzan dauden NaBai, IU eta ezker abertzalea alde agertu zirela azpimarratu dute sozialistek. PSNk gizarte zerbitzuetako langileei soldata igoera hori udaleko langile guztiendako eskatu dute, "bestela diskriminazioa eta lehentasunezko tratua litzateke". Alderdi sozialistarendako "gaur egun %20ko soldata igoera eskandalagarria" iruditzen zaie. Langileen eskaeraBurunda mendebaldeko gizarte zerbitzuetako langileek lan baldintzak eta funtzionamendua "hobetzea" nahi zutelako apirilean hainbat lanuzte egin zituzten, baita zenbait bilera ere, guztia bideratzeko. Zuzendaritzak aurkeztutako proposamen baten inguruan ere hartu-emanak izan ziren. Bestalde, Altsasuko NaBaik eta IUk gezurtatu izan dituzte sozialisten adierazpenak. Zehaztu izan dutenez, "zenbait langilerendako lanpostuko %20ko osagarri bat proposatu dela, beti ere udalean maila horretako langileekin berdintzeko". Horregatik, sozialistek salatu zuten diskriminazioa "inondik inora" ez dela nabarmendu zuten. Argitu zutenez, proposatutako igoera "Notariok negoziatutakoa baino %2 gehiago da".