Sariak banatuz despeditu da batixabi

Guaixe 2009ko ekainaren 11

Kima Euskara Taldeak "hizkuntza kolokiala aberasteko oinarriak emateko" sustatutako jokoa da batixabi. Maiatzeko jokaldia ikasturteko azkena izan da eta asmatzaileen artean zozketa egin ondoren David Agirre Urteagarendako izan da MP4a eta Fernando Olabidek eta Ane Otermin Ijurkok Gaztezulo aldizkarirako urtebeteko harpidetza irabazi dute. Bestalde, urtean zehar jokoan parte hartu duten guztien artean 6 sari zozketatu zituen Kimak eta zorionekoak honakoak izan dira: Sheila Fernandez, Jenny Otxoa Blazquez, Itziar Ibañez, Laura Latorre, Anaisa Ferreiro eta Alberto Barrikarte.Kimak jakinarazi duenez, bukatzear den ikasturte honetan jokaldi bakoitzeko parte hartzea 130ekoa izan da bataz beste. 5 jokaldietan guztira 738 parte-hartzaile izan dira batixabin, aurrekoan baino 665 gutxiago. Hala ere, "ikasturtean zehar eman diren faktoreak baloratuz" Kima Euskara Taldeak balorazio "positiboa" egin du. Aurreratu dute jokoa hobetu asmoz iritziak jasoko dituztela.