Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uzta jasotzeko aurretik erein egin behar da. Eta zaindu. Eta beharrezko laguntza eskaini. Antonio Martinez Munch irakaslearen eta Bargagain klubeko kideen begiradapean tentuz ereindakoa aurrera egiten ari da. Fruituak aspaldi hasi ziren jasotzen baina ereindakoak ematen jarraitzen du, ona gainera. Horren isla da aurreko asteburuan Torrelavegan jokatutako Espainiako autonomien arteko teknika txapelketan lortutako emaitza da. Senior 2 mailako hirukoen lehiaketan Ion Monrealek zilarrezko domina lortu zuen, Alex Elizalderekin eta Jorge Cabezarekin iruindarrekin taldea osatuta. Laura Claverrek, berriz, junior mailako banakako proban brontzea eskuratu zuen. Hiruko proban Laura, beste bi iruindarrekin taldea osatuta, 5. postua eskuratu zuen. BalorazioaMartinez Munch irakasleak urteko balentze "ona" egin du. Laurak Nafarroako Kirol Jolasetako ligako 5 probak eskuratu ditu eta harekin "esperantza handiak" dituela azaldu digu. Gainontzeko taldekideekin bezala. Guztiaren oinarria "aurretik egindakoa eta ikasturtean zehar egindako lana" dela azaldu digu irakasleak. Irakasleak gaineratu duenez, "4 bikote eta 3 hirukote daude. Talde sendoa sortzen ari gara, lehiatzen ari dena. Txikienendako eredu izan daitezke". Bargagain taekwondo klubaren ahaleginek bestelako emaitzak ere eman dituzte. Itziar Ibañezek, Maite Mazkiaranek, Leire Marroyok eta Lidia Azahara Martinek gerriko 1. pum-eko gorri-beltza eskuratzeko azterketa egin berri dute. Eduardo Garciak, berriz, gerriko beltza 1. dam-erako azterketa egin du eta, azkenik, Aritz Mendikutek eta Saioa Marroyok krono epaile titulua eskuratu dute. Laura ClaverZer moduz Torrelavegan?2. aldia zen halako txapelketa batera joaten nintzela eta oso pozik nago. Zer moduz lehiaketan?Nahiko maila ona zegoen. 19 lehiakide zeuden eta ni 17. atera nintzen, postu onean. Besteen lana ikusteko aukera izan nuen. Oso urduri nengoen, Europako eta Munduko txapelketetarako ateak zabaltzen baititu txapelketa horrek. Mina nuen baina hartaz ahaztu eta 2 errondak pasata finalean nintzen. Bigarrenarengandik 2 hamarrenera eta lehenengoarengandik 3 hamarrenera gelditu naiz. Pozik egoteko moduko emaitza. Bai. Entrenatzen segitzeko indarra ematen du. Pozik nago. Bigarren aldian dominarekin bueltatzea gauza handia da. Eta, orain zer?Txapelketak bukatu dira. Hilaren 21ean Altsasun erakustaldia eginen dugu. Udan martxa ez galtzeko entrenatuko naiz. Irailean Iruñean dagoen erakustaldi batekin hasiko gara.