Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Suitzako bigarren etapa jokatu zen, Davosen abiatu eta despeditu zen 150 kilometrokoa. Sprintean erabaki zen lehia eta Columbiako Bernhard Eisel nagusitu zen Milrameko Gerald Ciolek eta Rabobankeko Oscar Freireren aurrean. Euskaltel-Euskadiko Jorge Azanza altsasuarra 148.a izan zen, 13:54ra.Sailkapen orokorren Saxo Bankeko Fabian Cancellarak eusten dio lidergoari (3:46:12). Jorge Azanza 133.a da, 15:05era.