Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 21ean, domekan, taekwondo erakustaldia eginen du Bargagain klubak. Goizeko 11:00etatik 12:00etara ariko dira lanean, Altsasuko Zelandi kiroldegian. Primerako denboraldia egin dute Bargagaingo klubeko taekwondolariek. Tartean, Laura Claverrek Nafarroako Kirol Jolasetako ligako 5 probak eskuratu ditu eta berriki Torrelavegan jokatutako Espainiako Autonomien Arteko Teknika Txapelketan junior mailako banakako proban brontzea eskuratu zuen. Hiruko proban bosgarrena izan zen, beste bi iruindarrekin taldea osatuta. Bestalde, Ion Monrealek senior 2 mailako hirukoen lehiaketan zilarrezko domina lortu zuen, Alex Elizalde eta Jorge Cabeza iruinkdarrekin taldea osatuta. Bestalde, kategoria edo gerrikoz igotzeko azterketek fruitu ona eman dituzte, baita epaile titulua eskuratzeko probek ere. Igandeko erakusketarekin denboraldia despedituko dute Bargagain klubeko kideek.