Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat eguerdian, 12:40 aldera, Isidoro Melero kaleko 29. zenbakiko lehen solairuan sutea piztu zen. Haren berri izan bezain laster suhiltzaileak udaltzainak eta Guardia Civila bertaratu ziren. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, sutea lehen solairuko terrazako armairu batean piztu zen eta pisuko gela batera zabaldu zen. Suak sortutako kea zela-eta eraikineko 4 solairuetako bizilagun guztiak etxetik atera zituzten suhiltzaileek. Haien egitekoa sua itzali eta eraikineko etxebizitza guztiak haizeztatzea izan zen. Hori egin ondoren, bizilagunek etxera joateko aukera izan zuten. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, suak kalte material txikiak sortu zituen. Zorionez ez zen zauriturik izan.