Recindsako langileek greban jarraitzen dute

Guaixe 2009ko ekainaren 18a

Maiatzaren 21az geroztik daude greban Recindsako 69 langileak. Zuzendaritzak argi utzi die Altsasuko lantegia itxi eginen dela. Horren kontura, asteartean Iruñean bilera izan zuten langileen ordezkariek, enpresa kudeatzen duen administratzaile konkurtsalak eta zuzendaritzak. Langileek jakinarazi digutenez, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte ordaina, "gehienez 21ekoa eskaini digute. Gehiago nahi izanez gero, lantegia saldu ondoren litzateke". Langileek eskaintza aztertuko dute, baina bitartean grebari eutsi diote. Greba hasi zuten egunetik, Recindsako langileek enpresako atean gelditzea erabaki zuten, "lana lapurtu ez diezaguten". Otsailaz geroztik, konkurtso legearen pean dago enpresa. Langileek salatu dutenez, produkzioa Durangora deslokalizatzen delako itxiko da.