Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak jakitera eman digunez, maiatzean gazteei begira antolatutako programazioan parte-hartze handia izan zen. Bi asteburutan egindako 14 jardunaldietan 663 gaztek parte hartu dute, eta horiei haurrak eta helduak gehitu behar zaizkie. Gazteria Sailak azpimarratu duenez, parte hartze handiena izan duten jarduerek gazteek eurek proposatutakoak izan dira. Horrekin batera, Gazteria Sailetik nabarmendu nahi izan dute adin, auzo, kultura, erlijio eta ikastetxe ezberdinetako gazteak izan zirela parte-hartzaileak. Aurrera begira, 24 urtetik gorako gazteen parte hartzea bultzatzen ahaleginduko direla azaldu dute udaleko Gazteria Sailetik. Mosto banaketaGazteria Sailak proposatuta, Altsasuko Udalak onartu berri du jai egunetan zilarrezko barkillo edo katiluetan mostoa banatzea. Proposamen horrekin gazteak kontuan izatea nahi da, baina baita osasun praktikak sustatzea ere. Gazteria Sailetik nabarmendu dutenez, neurri horren onuradun bakarrak ez dira soilik gazteak izanen, haiekin batera osasun, erlijio edo bestelako arrazoiengatik ardorik edaten ez duten pertsonak ere izanen dira. Horrela, ardoaren banaketaren ohitura egungo garaietara egokitzen da.