Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kima Euskara Taldearen 4. piropo txapelketak baditu sarituak. Izaskun Lobo Zubizarreta etxarriarrak Fortxo Gozotegiko lote eder bat (tarta, trufak eta pastak) jaso du. Lehiaketara honako piropoa aurkeztu zuen Izaskunek: Urederrako ur-jauziaren doinua baino gozoagoa da zure irriaren oihartzuna ene belarrietan. Epaimaiarendako piropo "dotorea da, ukitu lokala du, landua da, oso ongi pentsatua dago eta originala da". Bigarren saria Ederrak hegan baleki, ez zenuke lur sekula hartuko piropoarendako izan da. Ioseba Ramirez donostiarra da haren egilea eta Donibane Gozokiak dendak emandako kilo bat goxoki jasoko du sari gisa. Epaileek esan dute piropo "landua eta originala" dela. Azkenik, Kima Euskara Taldeak jakinarazi du 92 parte-hartzailek aurkeztutako 98 piropo jaso direla. Batzuk lehiaketarako egokiak ez zirenez baztertu egin dituzte, baina gainerako guztiak www.altsasukokima.com web orrian daude irakurgai.