Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko astean 3 eguneko greba eta beste hainbat mobilizazio egin ondoren, Sunsundeguiko langileek gaurkoan mugagabeko greba hasi dute. Neurri horrekin langileek 77 kaleratze ekarriko lituzkeen enplegu erregulazio espedientea (EEE) kentzea eskatzen dute langileek. Greba hasi badute ere, enpresa batzordeak (UGT 5, ELA 4, LAB 3 eta independente 1) deituta gaur 10:00etan langileen batzarra eginen da. Sindikatu bakoitzak egoeraren inguruan duen iritzia emanen du eta ondoren mobilizazioekin jarraitzea edo ez erabakitzeko bozketa berria eginen da. Baiezkoa ateraz gero, enpresa batzordea eta zuzendaritza negoziatzen hasiko dira eta langileak mobilizazioak etengo lituzkete. Ezezkoak irabaziz gero langileek mobilizazioekin jarraituko lukete 77 kaleratzeak jasotzen dituen EEE kendu arte. SindikatuakUGT enpresarekin negoziatzera esertzearen alde dago, hori bai, "kaleratze bat bera negoziatu gabe. Zuzendaritzaren asmoa ere hori da". ELAek eta LABek bestelako iritzia dute: "egoera berri bat zegoela esateko eta bozketa egiteko beldurra erabili dute. FEVErendako kontratua galtzeko aukera dagoela diote. CAFetik ez digute halakorik esan". Gaurko bozketari baiezkoa eman diote enpresa batzordean "bestela langileen sinadurak bildu behar baitziren hura egiteko eta ez genuen nahi gero horrek zerrenda beltzak sortzeko bidea ematea".