Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen astean banatu zituzten Castejonen Buñuel aldeko Sancho Albarca Jubilatuen elkarteak antolatutako literatura lehiaketaren sariak. Nafarroa guztiko adinduek parte hartu zuten lehiaketaren 20. edizioan, poesia alorrean batzuek eta prosan beste batzuek. Azken modalitate honetan, Sakanara etorri zen saria. Jose Crespo Larraza 74 urteko altsasuarrak irabazi zuen Hojas sueltas del diario de un jubileta lanari esker. Ez da altsasuarrak jaso duen lehen literatura saria. 2006an Ongizate Institutuak Fitero, Seron eta Arnedilloko bainuetxeekin antolatutako Letras y agua lehiaketan gailendu zen. Garaipen haren ostean GUAIXEri egindako adierazpenetan zioen "beti" moldatu dela idazten, baina, denbora faltagatik, ez zela asko aritu, "orain beta pixka bat dudala hasi naiz" zioen. Lekuko lehiaketetan ere parte hartu izan du.