Gazteen bigarren mailan jarraituko du Altsasuk

Guaixe 2009ko ekainaren 24a

Sociedad Deportiva Alsasuako gazteen taldea gazteen bigarren mailan aritu da aurten, eta ligan hirugarren sailkatu eta gero igoera fasean aritzeko sailkatu zen. Igoera fasean lehenik eta behin Cortes taldea kanporatu zuen, eta aurrerago Barañaingo Lagunak taldearekin aritzea tokatu zitzaion Altsasuri. Joaneko partidan 2-1 irabazi zuen Altsasuk etxean, Dantzalekun, eta larunbatean Barañainen jokatutako itzuliko partidan, aldiz, 2-0 galdu zutenez, Lagunak taldea izan da hurrengo denboraldian gazteen lehen mailara igotzea lortu duena. Altsasuk gazteen bigarren mailan jarraituko du. Hala ere, gazte altsasuarrek egindako lanarekin oso kontentu daude Sociedad Deportiva Alsasuan. "Barañaingo zelaia belar artifizialekoa zen eta gu ez gaude bertan aritzera ohituta. Gainera, Lagunaken ohorezko mailan aritzen diren hainbat jokalari aritu ziren, gurea baino hiru kategoria altuagoan dabiltzanak, eta hori nabaritu egin zen. Pena da partida galdu izana, baina mutilek lan handia egin dute, horixe bera esaten zuten arerioek ere, lan handia eginarazi diegula, eta guztiagatik pozik gaude" dio Sociedad Deportiva Alsasuako Pablo Lopez Colinak. Denboraldiari primerako bukaera emateko larunbatean bazkaltzera bilduko dira gazte mailako jokalariak, talde teknikoa eta Sociedad Deportiva Alsasuako