Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domeka arratsaldean, arroilen jaitsiera egiten ari zen 24 urteko gazte altsasuarra (Ignacio A.Z.) erreskatatu zuten Guardia Civileko eta Jakako Mendi Eskola Militarreko espezialistek. Berri agentziek zabaldu dutenez, gazte altsasuarra arroilen jaitsiera egiten ari zen Huescako Hecho aranean, Boca del Infierno arroilan zehazki. Antza, altsasuarra ur-jauzi baten erdian harrapatuta gelditu zen ezin atera, ur emari handia eta indartsua zegoelako. Espezialistek hainbat maniobra egin behar izan zituzten eta horretan helikopteroaren laguntza izan zuten. Gazte altsasuarra onik erreskatatu zuten eta toki segurura eraman ere.Bestalde, igande arratsaldean Nafarroako Autopistan, Irurtzungo dermioan, auto istripua izan zen. Auto bat bidetik atera zen eta han zihoan emakumea arin zauritu zen. Osasun zerbitzuek Nafarroako ospitalera eraman zuten. Foruzaingoak ikertu zuen ezbeharra.