Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaz geroztik Gure Etxea eraikinean atezaina dago. Altsasuko Udaleko Kultur Arloko langile horren egitekoa da eraikina zaintzea eta hura garbitzea. Horrekin batera, lokalen kontrola egin, eta haien lagapenaz eta kudeaketaz arduratuko da, baita erakusketak zaintzeaz ere. 8:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 21:30era aritzen da lanean. Altsasuko Udalak 10 langile gehiago kontratatuko ditu. Haietako 8 lau hilabetez obren lantaldearekin ariko dira. Industrialdeetan garbiketa eta mantenu lanak eginen dituzte, batetik. Bestetik, eserleku, zakarrontzi eta piboteak konponduko eta garbiketa lanak eginen dituzte. Eta, azkenik, mendiko bideak eta xendak garbitzea. Udalak kontratatuko dituen beste 2 langileak mendi sailean ariko dira lanean. Haietako bat basogintzako langile kualifikatua izanen da eta bere esanetara beste langile bat izanen da. Haien zeregina izanen da basoa zaintzea eta basolanak egitea.