Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero moduan, asteartean, Altsasuko Udala San Joango erromeriatik bueltan foruen plazaraino joan zen. Han ohitura da ardoa, edo muztioa, edatea. Txistulariek ere haien doinuekin dantzarako gonbitea luzatu zuten. Udala plazara iritsi berri zela eta txistulariak jotzen hasi gabe zeudela, plazan zeuden 40 bat pertsonek desagertutako ETAko kide Jon Antzaren pankarta zabaldu zuten eta zinegotzi sozialistei zuzenduta "non dago Jon" galdetu zuten. PSOE Gal berdin da moduko leloak ere oihukatu zituzten udala ardo kupelaren inguruan zegoen bitartean. Zinegotzi sozialistak alde egin zutenean kontzentrazioa egin zutenek ere alde egin zuten. 20 minutu geroago, txistulariak jotzen ari zirela, Guardia Civilaren patrol bat plazan sartu zen eta festa zegoela ikusita alde egin zuen.