Graffiti tailerrak aukeran

Guaixe 2009ko uztailaren 1a

Udarako eskaintza paregabearekin dator Altsasuko gazteria saila. Graffiti tailerra antolatu du 12 urtetik 30era bitarteko gazteendako. 6 saio izanen ditu tailerrak: uztailaren 22, 23 eta 24an eta abuztuaren 5, 6 eta 7an eginen da. Interesatuek Gazte Informazio gunean eman dezakete izena. Uztailaren 10a dute horretarako azken eguna, baina hobe lehenbailehen izena ematea, plazak mugatuak dira eta. Izena ematearekin batera, 12 euro ordaindu behar dira material gastuendako. Etxarri Aranatzen udazkeneanEtxarri Aranazko kultura sailak, bailarako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin batera, gazteendako graffiti tailerra iragarri zuen uztailerako. Gizarte Zerbitzuetako hezitzaileak jakinarazi digunez, udazkenera atzeratu dute tailerra. Oporretatik bueltan, irailean izanen dugu daten berri.