Dantzalekuko igerilekuak bihar edo etzi zabalduko dira

Guaixe 2009ko uztailaren 8a

Altsasuko Udaletik jakinarazi digutenez, Dantzalekuko igerilekuan egiten ari diren lanak pasa den astean despeditu ziren. Langileak haien tresnak eraman eta gero, bihar edo etzi zabalduko da Dantzalekuko igerilekua. Igerilekuetan egindako lan handiena haiek iragazgaitz bihurtzea izan da. Ur ihesia zegoen antza, eta horrek ura hotz egotea zekarren. Horrekin batera Pergola Piscinas enpresak espaloia eta ura hartzen duen erretena aldatu ditu. Aldaketa gehiago ere egin dituzte: araztegitik igerilekura doazen hodiak. Bestalde, ikasketa igerilekurako beste araztegi bat jarri da. Lanek 122.185,67 euroko aurrekontua zuten. SarreraAltsasuko Udalak iazko prezio berak zehaztu ditu aurtengo bainu sasoirako.                                        Sasoia    Aste egunekoa    Asteburuetan3 urte arteko haurrak        -------           -------                  -------3 eta 11 urte bitartean     18,80 €         1,40 €                 1,50 €12 eta 17 urte                  30,50 €         2,10 €                 2,30 €18 urtetik gorakoek          38,00 €         3,00 €                3,30 €Jubilatuek                        22,80 €         1,50 €                 1,70 €Ilbeltzetik Zelandi kiroldegiko bazkide diren altsasuarrek Dantzaleku igerilekuko sarrera doan dute. Bestalde, familia anitzek %15eko hobaria dute.