Argazki kamerak garagardo egarri

Guaixe 2009ko uztailaren 8a

Udako bero zakarra gainditzeko ez dago garagardo freskoa bezalakorik. Iritzi horretakoak dira asko. Garagardoa esku artean izanda, trago ederra ematea da normalena, baina batzuk ez dira horrekin konformatzen: Altsasuko Lurrazpi tabernak argazkitan islatu nahi du edabe preziatua. Helburu horrekin antolatu du argazki topaketa. Gaia, bakarra: "udako birra". 18 urtetik gorako edozeinek parte hartu dezake topaketan. Bakoitzak 2 argazki aurkeztu ditzake gehienez, beti ere digitalak. Argazkiak moldatuak  egon daitezke (photoshop edo bestelako programekin). Argazkian ez da marka edo publizitaterik agertuko. Garagardo edota argazki zaleek abuztuaren 30era arte aurkeztu ditzakete lanak. USB edo CD batean eraman ditzakete tabernara edo lurrazpian@gmail.com helbidera bidali. Argazkiak tabernako monitorean egonen dira ikusgai uda osoan. Honako sariak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean: 2 pertsonarendako Bartzelonarako bidaia, pentsio erdian, Damm lantegiaren bisita barne; 4 pertsonarendako afari bat Altsasuko garagardo azokan; eta Damm garagardo lote bat.