Elkartasuneko opera-ariak Altsasun

Guaixe 2009ko uztailaren 10a

Juan Luis Anasagasti tenoreak eta Jaime Butron piano joleak kontzertu liriko entretenigarri eta atsegina eskainiko dute gaur, 20:45ean, Altsasuko Jasokunde elizan. Euskal abestiak, opera ariak, zartzuela zatiak edo boleroak eskainiko dituzte, abesti ezagunak denak ere: Haurtxoa seaskan, Boga boga, Maitetxu mia, Solamente una vez, O Sole mio, El Caserio, La tabernera del puerto edo La traviata esaterako. Altsasuko mugak gainditu eta Bosniako Bjelave umezurtz-etxera iritsiko dira doinu ederrak. Izan ere, elkartasun kontzertua izanen da gaurkoa, Bilboko Maitasun gobernuz kanpoko erakundeak antolatua. Doako kontzertu ederraz gozatzeaz gain, erakundea laguntzeko aukera izanen du nahi duenak.