Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur zabalduko dira Dantzalekuko igerilekuak. Haietan egin beharreko lanak despeditu eta gero erabilgarri daude. Altsasuko Udalak lanak egin dituen enpresari atzerapenagatik isunak jartzea aztertzen ari da. Apirilaren 22an eman zitzaizkion lanak aipatu Técnica y Diseño del Prefabricado S.L.ri eta ekainaren 22rako lanak despeditu behar zituen. Baina enpresak ez zuen hartutako konpromisoa bete, eta egokitze lanak atzeratu dira. Horren berri izanik, Altsasuko Udalak garagarrilaren 16an enpresari zuzendu zitzaion epea betetzeko eskatuz. Lanen atzerapena argudiatzeko enpresak izandako eguraldi txarra argudiatu du. Udalak hori kontuan izan zuen eta lanak despeditzeko 5 egun gehiago eman zizkion enpresari. 27rako bukatzen ez bazen udalak zigorrak jartzeko aukera bere egiten zuela jakinarazi zion enpresari. Dantzalekuko igerilekukoak lehenbailehen zabaldu ahal izateko Altsasuko Udaleko Obren Lantaldeko kideak ere igerilekuan lanean izan dira. Horren kostua enpresari gehitzea aztertzen ari da udala. Lanak hilaren 3an despeditu ziren eta 6an Osasun Departamentuaren oniritzia jaso zuten. LanakIgerilekuetan ur ihesa zegoen antza, eta horrek bainurako ura hotz egotea zekarren. Hori ekiditeko igerilekuak egoki iragazkaiztu dira pvc lamina baten bidez. Igerilekuak inguratzen duten gainezkabideak berritu dira. Horrekin batera, igerilekuen inguruko espaloia aldatu da. Punpaketa makinetan hobekuntzak eta automatizazioak egin dira. Lanen aurrekontua 122.185,68 eurokoa izan da. Udalak lanak Toki Inbertsioetarako Estatuaren funtsaren bidez finantzatu ditu. SarreraAltsasuko Udalak iazko prezio berak zehaztu ditu aurtengo bainu sasoirako. Sasoia Aste egunekoa Asteburuetan3 urte arteko haurrak ------- ------- -------3 eta 11 urte bitartean 18,80 € 1,40 € 1,50 €12 eta 17 urte 30,50 € 2,10 € 2,30 €18 urtetik gorakoek 38,00 € 3,00 € 3,30 €Jubilatuek 22,80 € 1,50 € 1,70 €Ilbeltzetik Zelandi kiroldegiko bazkide diren altsasuarrek Dantzaleku igerilekuko sarrera doan dute. Bestalde, familia anitzek %15eko hobaria dute.