Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ermita berriturako bidea hartuko du domekan Erkudengo Amak. Elizan bederatziurrena egin eta gero, etzi, 9:30ean abiatuko da erromesaldia parrokiatik. Larrezabal eta Murgilarteko bidetik barna joko dute erromesek ermitara. Baselizan 11:00etan izanen da meza eta hura despeditzean Ama Birjina Erkudengoa kanta abestuko dute bildutakoek. Ulaiarren biltzen diren erromesendako udalak ardoa eta gazta banatuko du. Horrekin batera, jendeak beraiek eramandako gosaritxoak janen dituzte. Dantzarako doinuak txistulariek jarriko dituzte. Altsasuko zortzikoa, jotak eta porrusaldak ez dira faltako ermita ondoko plazan. Jota kantariak ere ermita ondoan bilduko dira. Bakarren bat ermita ondoan bazkaltzera geldituko da baina altsasuar gehienak herrira itzuliko dira.