Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erotismoa izanen dute hizpide Eako Poesia Egunean. Besteak beste, Castillo Suarezen laguntza izan dute antolatzaileek. Erotismoak eta intimitateak euskal poesian duen lekua aztertuko dute asteburuan Eako Poesia Egunean. Herrijeari Emon Arnasa kultur elkarteak antolatu du eguna, zenbait idazleren laguntzarekin. Besteak beste, Castillo Suarez altsasuarra egon da lan taldean. Eztabaida eta hitzaldien bidez jendearen kontzientzia xaxatu nahi dute antolatzaileek. Egitarau mamitsua osatu dute horretarako. Izen handiko idazlez beterik dago bi eguneko egitaraua: Leire Bilbao, Rikardo Arregi, Uxue Alberdi, Laura Mintegi, Yolanda Arrieta, Hedoi Etxarte, Karlos Linazasoro, Igor Estankona, Iratxe Retolaza, Harkaitz Cano, Itxaro Borda, eta abar. Musikari eta antzerkiari ere lekua eginen diete. Guztien artean, Eatik, Euskal Herriko kostako tenperatura igotzen saiatuko dira bihar eta etzi.