Igandean mendigoizaleen festa Bargagainen

Guaixe 2009ko uztailaren 17a

Altsasuko Mendigoizaleak elkarteak 49. Bargagainerako igoera antolatu du iganderako, uztailaren 19rako. Urtero bezala, elkartearen finalista eguna ospatuko dute bertan, 49. edizioa baita ere.Suziriak emanen dio hasiera igoerari goizeko 9:00etan. Ordu erdiko igoeraren ondoren, lan erdiak eginak dituztela, hamaiketako ederra izanen da gazteluan. Barga gainera iritsita, meza izanen dute 11:00etan, eta haren akaberan, 12:00etan, finalistek iaz egindako lanak ospatuko dituzte otamen gozoarekin eta zortzikoekin. 13:30 aldera despedituko dute festa eta, inguruak garbitu ondoren, Altsasurako bidea hartuko dute.