Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Opor garaian ere ez du oporrik hartu Itziar Nazabalek. Aires de Cordoba kultur elkarteak antolatutako 7. Arte Plastikoen Nazioarteko Lehiaketara aurkeztu, eta saritua izan da altsasuarra. Kordobako elkarte horrek kultura eta, bereziki, arte plastikoak sustatzen ditu. Helburu horrekin antolatzen du aipatutako lehiaketa. Nazioarteko artista ugarik parte hartu du lehiaketan; Italiak, Kubak nahiz poloniarrek, esaterako. Epaimahaiak Kordobako Francisco Miguel Verari eman dio lehen saria, Jose Gonzalez madrildarrari bigarrena eta Monika Grygier poloniarrari hirugarrena. Sari horiez gain, 5 accesit eman ditu epaimahaiak. Itziar Nazabalek jaso du horietako bat, Burmuinak lanagatik. Azken urteetako bideari eutsiz, testura eta emozioen leherketa dira Nazabalen lanaren oinarriak. Francisco Arroyo, Daniel Arenas, Manuel Maria Moreno, Matilde Gallardo eta Francisco Arenasek osatu dute epaimahaia. Kultur elkarteak erakusketa eginen du lehiaketan saritutako zortzi lanekin eta epaimahaikideek hautatutako beste seirekin. Kordobako Sala Aires aretoan egonen dira ikusgai irailaren 4tik 15era.