Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko udako musika zikloak kontzertu paregabea ekarriko du domekan, 20:00etan, herriko plazara: New Mood Trio taldea. Hirukote orijinala osatu dute Javier Lopez Jaso akordeoi joleak, Marcelo Escrich kontrabaxu joleak eta Tommy Caggiani bateriak. Ozentasun, erritmo eta melodia ezberdinen arteko konbinazio bereziaren bidez, ate berriak ireki dituzte. Tangoa, musette frantziarra, soinu-bandak, musika klasikoa, bluesa, jazzak eta inprobisazioa aurki ditzakegu haien errepertorioan. Estiloen arteko ezberdintasun eta unibertsaltasunaren gainetik, musika izanen da protagonista bakarra.