Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domekan makina bat altsasuar bildu ziren Ulaiarren dagoen Erkudengo Amaren ermitan. Goiztiarrenak 9:30ean hartu zuten harako bidea, sainduaren irudia aldean zutela. Garilaren 2an ekarri zuten elizara eta bederatziurrena despeditu ondoren, domekarekin bere betiko etxera itzuli zen Erkudengo Ama. Rafael Ayarra apaizak gidatu zuen meza eta ondoren gosaltzeko garaia izan zen. Eguzkia gogoz jotzen zuen eta jendeak itzala ederki hartu zuen. Mokadua laguntzeko ardoa ere banatu zen zilarrezko katiluetan. Ospakizunetan dantza eta kanta ezin dira falta, eta Ulaiarko ermitan halaxe izan zen. Han bildutakoek, gainera, udalak eraikinaren estalpean egindako konponketak bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten.