Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Enpresako zuzendaritzak enplegu erregulazio espedientea aurkeztu zuen eta han aurreikusten da 77 langile kaleratzea, eta beste 113k lana erregulatuta edukitzea: 67 egunez abenduaren 31ra arte. Sindikatuek ez dute inor kaleratzerik nahi eta horregatik jo dute grebara. Atzokoa lehen greba eguna izan zen eta jarraipen zabala izan zuen protestaldiak, eta halaxe jarraituko dute langileek ostiralera arte. Atzokoan Nafarroako Gobernuko ordezkariekin bildu zen enpresa batzordea. Atzokoan erabakitakoaren arabera, gobernuak zuzendaritzaren eta langileen artean bitartekari lana egitea. Bilera gaur egin da baina oraingoz jazotakoaren berririk ez dugu. Bestela, sindikatuek bereari eutsi zioten eta kaleratzerik ez zutela onartuko esan zioten Gobernuko ordezkariari. MobilizazioakSunsundeguiko langileek gaur eguerdian manifestazioa eginen dute Iruñean. Udaletxeko plazatik abiatuko da protestaldia eta Nafarroako Parlamentuaren aurrean bukatuko da. Han langileen ordezkariek talde parlamentarioei zuzendutako idatzia aurkeztuko dute. Bihar Altsasun izanen da manifestazioa. Lantegitik abiatuko dira langileak eta herriraino etorriko dira. Ostegunean udal bilkura dago eta langileak han izanen dira. Azkenik, ostiral eguerdian, Urretxun manifestazioa eginen dute Sunsundeguiko langileek, herri hartan enpresako nagusietako bat bizi baita.