Sunsundeguiko langileak batzartuta inor ez kaleratzeko aurre-akordioa aztertzeko

Guaixe 2009ko uztailaren 29a

Nafarroako Gobernua bitartekari zela, atzokoan bildu ziren Sunsundeguiko zuzendaritza eta enpresa batzordea. Bileraren bukaeran langileak Iruñean egin zuten manifestazioarekin bat egin zuen eta han jakin zuen Altsasuko lantegiko plantillak zuzendaritzak enplegu erregulazio espedientetik kendu zituela. Horren ordez, langile guztiei eraginen dien aldi baterako espedientea jarriko du. Horrekin batera, Sunsundeguiko zuzendaritzan enpresan lanean dauden azpi-kontratei progresiboki kontratuak eten eta lan hori plantilla egitera pasako da. Bestalde, hala nahi duten langileek, heldu den hilean lan egiteko aukera izanen dute. Proposamen horiek idatziz jaso dituzte langileek eta 8:00etan hasitako batzarrean aztertzen ari dira. Oniritzia emanez gero, greba bertan behera geldituko litzateke.