Aldaketak udaleko Gobernu Batzordean

Guaixe 2009ko uztailaren 29a

Udaleko aurtengo aurrekontuen egitasmoa onartua ez izatearen ondorioz udalean sortu den egoera dela eta, Altsasuko NaBaiko Batzorde Iraunkorrak erabaki du udaleko Gobernu Batzordeari buruzko osaketari dagokion erabakia irailera arte atzeratzea, "gertakarien zain geldituz". Bitartean, "udal kudeaketa ez gelditzeko edo blokeatzeko, iraila bitartean eta behin-behinean", NaBaiko Mari Carmen Otaegi Saez de Maturana zinegotzia udaleko Gobernu Batzordeko kide eta bigarren alkate-orde izendatu dute. Izendapen horrekin NaBaik eta NEB-IUNek gutxieneko quoruma dute aipatu batzordean, "baldin eta ordezkari sozialistak joaten ez badira ere".