Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kataforesis Recindsako 69 langileek ekainaren 18an bukatu zuten greba mugagabea, aldeen arteko "akordio penagarri bat" lortu eta gero. Uztailaren 6an epaileak kontratuen indar-gabetzea onartu zuen. Langileek kontratuaren kitatzea eta atzerapenak kobratu beharko lituzkete ondoren, baina aste honetara ez dute ezer ikusi. Eta orain jaso dutena garileko estra besterik ez da izan. Recindsako 69 langileei kontratuaren kitatzea eta garileko soldata kobratzea falta zaie. Kitapena legeak aurreikusitakoa gehi 3 egun besterik ez dira. Beraz, enpresan urteak zeramaten langileek "dirua galdu dute". Langileen ordezkari batek azaldu digunez, "kobratzeko falta zaiguna FOGASAren bidez jasoko dugu. Baina hori lantegia saltzean izanen da. Orduan kobratzen lehenak izanen gara. Noiz izanen den, ordea..." LangabeziaLangileen ordezkariak jakinarazi digunez, asteartean jaso zituzten kaleratutako langileek langabeziarako paperak. Azaldu digunez, "aste honetan bukatzen zitzaigun epea, eta orain gutxienez langabezian gaude". Izan ere, aurreko ostiralean emandako prentsaurrekoan Kataforesis Recindsako langileek salatu zuten enpresak ez ziela ezer esan, baina "beste bide batzuetatik" jakin ahal izan zutela uztailaren 6tik bajan daudela, "inolako agiririk jaso gabe". Kobratzen ez zutenez eta langabeziako paperak ere eskuratzen ez zituztenez, langileek protesta moduan ostegunean lantegiko hiruzpalau ateetako bat ixtea erabaki zuten. Horrela presioa egin nahi zuten zor zitzaiena kobratu ahal izateko. Guardia Zibilari deitu zion enpresak eta haiek izan ziren itxita zegoen atea zabaldu zutena. Langileak kexu azaldu dira, itxiera prozeduran parte hartu duten eragile guztiei gutxien inporta izan zaiena langileak izan direlako.