Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hori nabarmendu nahi izan dute Altsasuko peñetako kideek. Azken urteetan ohartu dira gazteak besterik ez dutela parte hartzen peñetan. Iruñean eta beste herrietan peñek adinik ez dutela ikusirik, Altsasun gauza bera gertatzea nahi lukete. Bide horretan jendea animatu asmoz, beteranoen eguna antolatu dute larunbaterako. Egitarau zabala da, ohiko kalejira eta bajadika bazterrean uzten ez duena. Horrekin batera, herri bazkaria eta ginkana izanen dira. Bazkarirako txartelak eskuratu nahi dituztenek, asteartean edo asteazkenean eros ditzakete, 19:00etatik 22:00etara, Gure Etxean. 15 euro ordaindu beharko dira. Bestalde, peñen kafean izena eman nahi dutenek ere ordutegi horretan apuntatu daitezke. 10 urte bitartean dituztenek 10 euro ordaindu beharko dituzte. 11 eta 16 urte artekoek 20 euro. 17 eta 23 urte artekoen kuota 25 euro dira eta 24 urtetik gorakoek 40 euro ordaindu beharko dituzte.