Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat arratsaldean Altsasuko odol-emaileen ordezkaritzak bilera egin zuen Iortia kultur gunean. Nafarroako Odolemaileen Elkarteko lehendakari Jesus Maria Mas Cibrian ekitaldian izan zen. Berak nabarmendu zuenez "aurten odol premia handitu egin da, sanferminetako zaurituengatik, onkologia tratamenduengatik eta egindako ebakuntzengatik". Horregatik jendeari eta batez ere gazteei odol-emaile egitera gonbidatu zien. Hala egin nahi duenak autobusetik pasatzea besterik ez du. Auzatea dastatu aurretik 31 domina banatu ziren eta haietako lau urdindarrendako izan ziren. Espainiako federazioak 75 emate egiten dituzten gizonei eta 60 alditan ematen duten emakumeei ematen die emaile handien domina. Lauk jaso zuten halako oroigarria (batek Madrilen jaso zuen). 50 emate egin dituzten 11 altsasuarrek urrezko domina jaso zuten eta 25 emateengatik zilarrezko domina 16 pertsonarendako izan zen. Datuak741 emaile daude, 451k odola eman dezakete eta 290ek ez medikua aginduagatik edo adinagatik. Altsasuarrek iaz 533 odol emate egin zituzten iaz, aurreko urtean 115 gehiago. 2 aferesi ez beste gainontzekoak emate normalak dira. Odol emate gehienak herrira etorri zen autohemotekan egin ziren eta 105 beste herriren batean. Bestalde, iaz Altsasun 18 odol-emaile berri egin ziren. OmenduakEmaile handiak: Juan Mari Goikoetxea San Roman (urdiaindarra), Begoña Lacalle Leza eta Inocencia Sanchez Sanchez. Fernando Sueskun Ramirez de Aldak Madrilen jaso zuen.Urrezko dominak: Ignacio Asensio Jimenez, Mª Dolores Gomez Perez, Rafael Goñi Lazkano, Juan Lancho Sanchez, Mª Esther Larrion Lareki, Milagros Mazorriaga Mugika, Maria Cruz Mundiñano Oraien, Migel Angel Urrestarazu Zabalo eta Pedro Maria Zabalo Uribe. Arantxa Garziandiak zendutako bere senarraren domina jaso zuen. Zilarrezko dominak: Cesar Alamillo Garcia, Cruz Berastegi Navarro (urdiaindarra), Delfina Cabeza Holgado, Jose Antonio Fernandez Barrero, Juan Carlos Fernandez Barrero, Jesús Galarza Zelaia (urdiaindarra), Ana Esther Galarza Lopez De Goicoetxea (urdiaindarra), Fraski Gomez Rovira, Angel Olmos Liberal, Martin José Perez Mendia, Eusebio Prieto Marquez, Manuel Ramos Cilla, Emiliano Ramos Holgado, Maria Carmen Reparaz Araña eta Alfonso Zelaia Beraiz.