Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Osasuna Fundazioak antolatuta, 3x3 Futbol Plaza Txapelketa jokatu zen abuztuan barna Nafarroako 20 herritan, tartean Altsasun. Altsasuko kanporaketa agorrilaren 25ean izan zen, eta euriagatik Burunda pilotalekuan jokatu zen. Lehen mailan 8,9 eta 10 urte dituzten gaztetxoak aritu ziren, eta bigarren mailan 11 eta 12 urte dituztenak. Altsasuko kanporaketan Osasun Txiki taldekoak izan ziren garaile lehen mailan, eta bigarren mailan, aldiz Freestyle taldeko kideak. Bada, herri bakoitzeko kanporaketetan garaile izan ziren taldeak final handia abuztuaren 30ean jokatu zuten, La Morea zentro komertzialean. Guztira 35 talde aritu ziren, 100 neska-mutiko baino gehiago. Bada, lehen kategoriako talde irabazlea (8,9,10 urte) Noaingo Dragones de Fuego izan zen, eta bigarren mailako txapelduna (10 eta 11 urte) San Adriango Los Tres Colegas. Altsasuko Freestyle taldea hirugarrena sailkatu zen. Aaron Benitezek, Iñigo Txokarrok eta Carlos Soroak osatzen dute talde altsasuarra, eta trofeoaz gain, MP4 bana eta Osasunista Pack bana jaso zuten opari.