Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
32 urteko altsasuarrak Sakanako Ez-gaituen Elkartearen (SEE) izenean botako du festei hasiera emanen dion suziria. Muthiko Txikiak peñako kidea, David festetako eta herriko hainbat jardueretan parte hartzen du eta ilusio handiz hartu du suziria pizteko enkargua. Aurten alderdi sozialistari dagokio txupinazoa botatzea. Juan Migel Perez Hurtadok azaldu digunez, "ekainaren 21ean bildu ziren Altsasuko exekutiba eta udala taldea eta erabaki genuen nabarmendu den herriko pertsona edo elkarteren bati txupinazoa eskaintzea. Horrekin Altsasuko gizarte ehuna agerian uztea nahi dugu". Elkartearen egitekoa goraipatu zuen Hurtadok. ElkarteaVirginia Ruiz de Egino Ruiz de Eginok elkartearen izenean esker ona azaldu zuen, eta zehaztu zuen: "elkartea ez dago inolako sigla politikori lotuta". Virginia pozik azaldu da "ez-gaituak festetako protagonistak izanen direlako, azalera atera eta ikusgarri bihurtuko direlako". Hala ere, "festetan eta aurrekontuan haiendako zati bat bideratzea ere ongi legokeela nabarmendu zuen". Aurreratu zuen Olatzagutiako Udalak kultur etxean elkartearendako egoitza utzi ziela eta Etxarrikoa gaia aztertzen ari zela. Altsasuko Udalari gazte-lekuan betirako toki bat eskatu zion. 660 299 617 edota 687 588 237SEEk boluntarioen premia du. Telefono horietan eman daiteke izena.