Ezin zailago! zirko jaialdia Altsasun

Guaixe 2009ko irailaren 7a

Pirata, dragoi eta malabaristek Altsasuko karrikak hartu zituzten joan zen larunbatean. Itsaso zabala utzi eta Altsasun lur hartu zuten Oreka konpainiako piratek, galdutako altxorraren bila. Piratengandik ihesean agian, 90 metroko kablearen gainera igo zen Manolo Alcantara. Fonambulismo eta malabarea ekarri zituen Locomotivo ikuskizunarekin. Ha-Nabi konpainiak itxi zuen magiaz beteriko eguna, sua zerion 16 metroko dragoi ikusgarriarekin. Eguraldia lagun, zirkoko ikuskizunetaz gozatu zuten altsasuarrek.