Liburuak irekita, lurrean

Guaixe 2010eko urtarrilaren 22a

Astearte arratsaldean hala zeuden hainbat liburu Altsasuko liburutegiko zoruan. Letra idatzia ez zen izan asteartean zuri gainean egon zen beltz bakarra. Aire girotze sistemako hodi bat lehertu zen lehen solairuko erabilera anitzetako geletako batean. Liburutegiko kristal guztiak ur kondentsazioaren arrastoarekin opatu zituzten udaltzainek. Handik ateratako ur zikinak goiko solairua zikindu zuen. Behera erori zen eta kalteak, batez ere, biltegian pilatu ziren: liburu, aldizkari eta bestelako materiala busti zen. Batzuk bota beharra izan zen. Garbiketa zerbitzuak eta liburuzainek beltz lan egin behar izan dute egun hauetan guztia garbitu eta bere onera ekartzeko. Hala ere, hiru egunez liburutegia itxita egon da, sabaiko plaketan bildutako ura askatzen joan delako. Jakina denez, liburutegia hartzen duen Iortia kultur guneko berogailuarekin arazoak daude. Hori dela eta, astelehenetik ostegunera liburutegikoa piztuta egoten da eta asteburutan zinemetakoa. Liburutegian dozena erdi estufa dituzte ere.