Dantzan ikasi nahi?

Guaixe 2009ko irailaren 10a

Asmo berrien hilabetea izan ohi da iraila. Hasi berri den ikasturtean euskal dantzak ikasi nahi dituenak, orain du aukera. Eskaintza zabala egiten du Altsasuko Etorkizuna dantza eskolak. Batetik, 6 urtetik gorako neska-mutiko guztiak animatu dituzte matrikulatzera. "Altsasun nahiz beste herrietan dantza emanaldiak emateko aukera izanen dute" adierazi dute taldekideek. Etxeko txikiei bakarrik ez, helduei ere luzatu diete gonbidapena. Aurreko urtetan izandako eskaerei erantzunez, helduendako talde bat sortzen saiatuko dira ikasturte honetan. "Ez da behar ezertxo ere jakitea" ziurtatu dute. Interesatuek matrikulazio orriak dituzte Altsasuko ikastetxeetan eta Iortia kultur gunean. Zalantzarik izatekotan, 610 889 535 telefonora jo dezakete.