Vilariñok Portlanden jarraituko du

Guaixe 2009ko irailaren 10a

Prentsan azaldu denez Jose Vilariño masajista eta osteopata altsasuarrak Errusiako Lehen Mailan aritzen den Rubin Kazan futbol taldearen eskaintza jaso du talde horretan bere zerbitzuak eskaintzeko. Aurretik ere altsasuarraren zerbitzuetan interesa azaldu zuen Rubin Kazanek. Dena den pentsatzekoa da ezetz erantzungo diola proposamenari, berriki Portland San Antonio eskubaloi taldearekin zuen kontratua beste denboraldi batetarako luzatu baitu. Horretaz gain, Vilariñok Axis izeneko osteopatia zentroa dauka Barañainen. Kirolari lotutako ibilbide oparoa dauka Vilariñok masajista eta osteopata moduan: zenbait urtetan Osasunan ibili zen, 2006an Serbiako futbol selekzioarekin aritu zen lanean Alemaniako Futbol Mundialetan, Portland San Antonion dabil eta Serbiako Eskubaloi Selekzioarekin ere aritu izan da. Bere kontsulta pribatutik kirolari ugari pasatzen dira.