Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Banakakoan Yoldi eta Otxotorenaren artean erabakiko da txapela, eta binakakoan Beitia-Larrinaga eta Gorka-Merinoren arteanAltsasuko Burunda pilotalekuak Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako XL. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko final handia hartuko du bihar, hilak 12, larunbata, 22:30ean. Banakakoan Otxotorenak Yoldi izango du aurkari, eta binakakoan Beitiak eta Larrinagak Gorka eta Merino. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoa afizionatuen mailako ospe handiko torneoa da. Bi ataletan jokatu da, buruz burukoan eta binaka. Buruz burukoan sei pilotari aritu ziren lanean: A multzoan Uriarte, Gorrotxategi eta Otxotorena, eta B multzoan Yoldi, Jaunarena eta Peñas. Eskuz binakakoan ere sei biko ibili dira, A multzoan A.Beitia-Larrinaga, Iturrioz-Mendinueta eta Garralda-Gurrutxaga, eta B multzoan Renovales-Galarraga, Gorka-Merino II. eta Ollo-Landiribar. Multzo bakoitzean ligaxka jokatu eta gero, onenak finalerdietara pasa ziren. Finalerdi bikainakFinalerdiak ikusgarriak izan dira, zaleak gustura uzteko modukoak. Lehenengo finalerdian Otxotorenak eskuin bikaina duela demostratu zuen, galdurik zuen partidari buelta eman eta gero. 9-15 galtzen joan eta gero 18-16 irabazi zion Urrutiari, sake bikainak eginez eta konfiantza handia erakutsiz. Binakakoan oso pareko aritu ziren Beitia-Larrinaga eta Lazkoz-Gurrutxaga, eta 22-21 gailendu ziren lehenak. Bigarren finalerdia akaso ez zen horren ikusgarria izan. Eneko Yoldik 18-16 irabazi zion Jon Jaunarenari, partida bikainean. Yoldik 6 tanto egin zituen sakez, eta Jaunarenak 5, eta akaso Yoldik duen eskarmentuagatik irabazi zuen lehia. Binakakoa, aldiz, ez zen horren ikusgarria izan, Gorka eta Merino errioxarrek euren nagusitasuna ezarri baitzuten hasieratik, Renobales eta Galarraga gipuzkoarren aurrean 22-6 gailenduz. Zaletuek gehiago espero zuten gipuzkoarrengandik. Hortaz, final handiaren garaia heldu da. Yoldi edo Otxandorena, eta Beitia-Larrinaga edo Gorka-Merino. Bihar gauean argituko da zalantza, Burunda pilotalekuan. Irujok Zubietarekin osatuko du bikoaAspek primerako jaialdia antolatu du Altsasuko festetan. Astelehenean, hilak 14, 18:00etan emanen zaio hasiera, Burunda pilotalekuan. Hasierako partidan Apezetxea eta Oscar Lasa etxarriarrak Alberto Ongay satrustegiarrari eta Arrutiri eginen diete aurre. Bi sakandar aurrez-aurre, beraz. Eta partida nagusian zaleek Juan Martinez de Irujo lanean ikusteko aukera izanen dute. Aitor Zubieta etxarriarra izango da Iberokoaren atzelaria, eta Xala eta Pascual izanen dituzte aurkari. Zaletuek 667 48 72 73 telefonora hots egin beharko dute sarreren erreserbak egiteko.