Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean, 12:30 aldera, A-1 autobian auto istripua izan zen, Uberaga dermioan dauden gasolindegien parean. Ezbeharraren ondorioz 35 urteko Guadalajarako gizon bat hil zen, Y.A.I.F.. Larrialdiaren berri jaso bezain laster osasun zerbitzuak eta suhiltzaileak joan ziren. Azken horiek gizona autotik atera behar izan zuten. Helikopteroan Nafarroako Ospitalera eraman zuten, baina bi orduren buruan hil zen gizona. Foruzaingoak ikertu du ezbeharra. Antza, lan kontuengatik Madrildik Beasaina zihoan gizona eta ikertzen ari diren arrazoiengatik errepidetik atera eta zubiaren pilarea jo zuen, ondoren babes hesia jo eta irauli egin zen, medianan geldituz. Aurten Sakanan izandako auto istripuetan hil den lehen pertsona izan da astelehenekoa. Iaz 4 izan ziren. Zerrenda beltz hori ez dugu sakandarrek mustu, baina iaz ibarreko 3 pertsona izan ziren errepidean hil zirenak.