Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailaren 1etik 5era Zelandi kirol gunera joaten ziren altsasuarrek ateak itxita opatu zituzten. 15 langileek grebara jotzeko arrazoia Altsasuko kirol azpiegiturak kudeatzen dituen enpresak, Nitram Poolek, 3 nomina ez zizkiela ordaindu izan zen. Egindako lana ordaintzea eta nominak hilaren 5a baino lehen kobratzea aldarrikatu zuten langileek. Zelandi kiroldegian lan egiten duten langileek pasa den astean kobratu zuten zor zitzaien dirua, baina ez Dantzalekun ari diren langileek. Enpresak ziurtatu zien azken horiei aste honetan ordainduko zietela. Gauzak horrela langileek greba bertan behera uztea erabaki zuten eta larunbatean dagoeneko kiroldegia zabalik zegoen. Langileek, hori bai, ez dute baztertu heldu den astean mobilizazioetara bueltatzea baldin eta enpresak ez badie Dantzalekun ari diren langileei zor zaiena ordaintzen. Hala adierazi digu ELAkoa den langileen ordezkariak.