Festetan ikurrina presente egitera deitu dute

Guaixe 2009ko irailaren 9a

Bai Ikurriñari Taldeak altsasuarrak deitu ditu festetan ikurrina etxeetako leiho eta atarietan jartzeko, "garai batean horrenbesteko indar eta presentzia zuen bandera berreskuratu behar dugu". Azaldu zutenez, "euskal nortasuna agertu, adierazi edota aldarrikatu zezakeen edozein egitasmo desagerrarazteko pausuak eman dira". Gaineratu zuenez, "Nafarroan ikurriña udaletxeetatik desagerrarazi dute", baina "Espainiako bandera udaletxeetan inposatzeko agindurik ez dutela onartuko adierazi zuten". Euskal nortasunaren ikur den aldetik hura "defendatzea denon betebeharra da".