Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udaleko kirol, kultura, berdintasun eta gazteria zerbitzuek udazkenerako makina bat jarduera antolatu dituzte. Mota guztietako ikastaro horiek haur, gazte eta helduei zuzenduak daude. Haurrendako: yoseikan budo (berria, euskaraz), taekwondo, soinketa erritmikoa (euskaraz), saskibaloi eskola, areto futbol eskola, futbol 7-areto futbola, irristaketa eskola, atletismo eskola, esku pilota (euskaraz), txirrindularitza eskola eta tenis eskola (euskaraz).Gazteendako: aisialdiko monitorea (euskaraz), etxeko, makillajea (euskaraz), malabarrak eta orekak, saskibaloi eskola, futbol eskola, emakumezkoen areto futbola, frontoia, irristaketa eskola, atletismo eskola, esku pilota (euskaraz), txirrindularitza eskola, tenis eskola (euskaraz), taekwondo, soinketa erritmikoa eta yoseikan budo (berria, euskaraz).Helduendako: Yoga, literatura tertuliak, ehoziri taldea, lentzeria, pentsamendu positiboa (emakumeendako) eta antzerki tailerra.Izen emateaIrailaren 15etik 24ra arte 012 telefonoan (8:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 9:30etik 13:30era). Beharrezko datuak: Ikastaroaren talde eta zenbakia; parte hartuko duenaren izen-abizenak; ordainketa kreditu txartelarekin egingo da komisiorik gabe (txartelaren jabea eta zenbakia/ iraungitze-data). Taekwondon, Gimnasia Erritmikoan eta Yoseinkan budon soilik egin ahal izanen da zatikako ordainketa.